Legala
DATUEN BABESERAKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Erantzulea: Santos Etxebeste, S.L. (ES- B20782215).
Helburuak: Eskatutako zerbitzuak eta merkataritza-harremanak kudeatzea; enpresaren jardueraren berezko eginkizun legitimoak gauzatzea.
Legitimazioa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.), Hotel Palaceteren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) edo interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.).
Hartzaileak: Zure datuak zerbitzua emateko faseren batean esku hartzen duten hoteleko kolaboratzaileei komunika dakizkieke, baita legea betetzeagatik.
Eskubideak: Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Gipuzkoa Plaza, 5 - 20280 Hondarribia (Gipuzkoa, Spain) - 943640813, info@hotelpalacete.net.
Informazio gehiago: informazio zehatzagoa eskuratzeko webgune honetan dagoen “Pribatutasun Politika” irakur dezakezu.
HOTEL PALACETEREN WEBGUNEKO ETA SARE SOZIALETAKO PRIBATUTASUN POLITIKA
ETA DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA
"Santos Etxebeste, S.L." enpresak (aurrerantzean, "Hotel Palacete" edo "enpresa"), datuen babesari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, Tratamenduaren Erantzule gisa jarduten du bere webgune ofizialen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak eta abar), aplikazio mugikor posibleak ("APP") eta sare sozial eta profesionaletan presentzia korporatiboa izateari dagokionez.
Tratamenduaren Erantzulea: Santos Etxebeste, S.L. - "Hotel Palacete"
I.F.Z.: B20782215
Helbidea: Gipuzkoa Plaza, 5
Herria: 20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943640813
Helbide elektronikoa: info@hotelpalacete.net
Hotel Palacete enpresak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
Arau osagarriak eta garapen-arauak.
Hotel Palaceteren webgune ofiziala www.hotelpalacete.net da.
Hauek dira sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialak:
Kanal ofiziala Facebook-en: https://www.facebook.com/hotelpalacete/
Kanal ofiziala Instagram-en: https://www.instagram.com/hotelpalacete/
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Hotel Palacete enpresaren webgune ofiziala, balizko “APP”ak eta enpresak eduki ditzakeen sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Hotel Palacete enpresaren webgune, balizko “APP”ak edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Hotel Palacete enpresaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Hotel Palaceten egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
Helburua: Hoteleko zerbitzuak ematea eta lotutako jarduerak eskaintzea eta kudeatzea.
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” DBEO 6.1.b artikuluaren arabera), betebehar legala betetzea (DBEO 6.1.c artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, eskatutako zerbitzuak emateko faseren batean esku hartzen duten Hotel Palacete zerbitzuko hornitzaileei eta legez ezarritakoei izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
Helburua: Interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzeko, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea. Informazio- eta aurrekontu-eskaerei erantzutea.
Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.), datuak helburu horietarako ematen dituenean, "Kontaktua" edo antzeko formularioak betez, eta pribatutasun-politika onartzeko laukitxoak aktibatuz.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.
Eskubideak: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
Helburua: Hotel Palacete enpresaren edo enpresak parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak antolatzea, zabaltzea eta hauei buruz informatzea; bai eta hirugarren pertsonek eta erakundeek egindako iritziak eta balorazioak ere.
Oinarri juridikoa: Hotel Palacete enpresaren legezko interesa (DBEO 6.1.f art.). Bere zerbitzuak eta jarduerak ezagutaraztea.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
Helburua: Gure webgunearen erabilera kudeatzea eta aztertzea.
Oinarri juridiko nagusia: Hotel Palacete enpresaren legezko interesa (DBEO, 6.1.f). Bere webgunearen eta kanalen funtzionamendua ezagutzea eta kudeatzea sare sozialetan eta profesionaletan.
Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.), datuen analisia cookie analitiko, publizitario edo antzekoen erabileran oinarritzen denean, cookieen erabileraren onarpenaren bidez emana.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.
Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak une oro ditu eskuragarri bere nabigatzailean eta webgunean "Cookieak konfiguratzeko" tresnak.
Beste eskubide batzuk: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
Helburua: Harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea Hotel Palacete enpresan lan egin nahi duten pertsonekin, eta, hala badagokio, enpresako langileak hautatzeko prozesuetan parte hartzera gonbidatzea.
Oinarri juridikoa: Hautagaitzak kudeatzeko datuen tratamenduaren beharra (DBEOren 6.1.b) eta interesdunaren adostasuna (DBEOren 6.1.a) webgunea erabiltzeko.
Balizko hartzaileak: Enpresako langileak hautatzeko prozesuak, enpresak berak edo Hotel Palacete enpresak kontratatzen dituen kanpoko enpresek egin ditzakete.
Eskubideak: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, merkataritza, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. Ondoren, ezabatu egingo dira, haien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak hartuz.
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Hotel Palacete. Gipuzkoa Plaza, 5 - 20280 Hondarribia (Gipuzkoa), info@hotelpalacete.net helbide elektronikoaren bitartez edo 943640813 telefonoan.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia edo beste nolako egiaztagiri bat bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
Hotel Palacete enpresak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez erreserba bat egiterakoan), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Hotel Palacete enpresak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Hotel Palacete enpresak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
Hotel Palacete enpresaren webgunearen bidez kudeatutako zerbitzuak eta jarduerak ez daude adin-txikikoei zuzenduta bereziki. Nola nahi ere, adingabeek gure zerbitzuak erabiltzen badituzte, Hotel Palacete enpresak gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuak tratatzeko.
Hotel Palacete enpresak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak enpresaren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.
Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Hotel Palacetek hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
Hotel Palacetek curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.
Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez.
Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Hotel Palacete enpresak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Hotel Palacete enpresarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Hotel Palacete enpresaren menpe.
Hotel Palacete enpresak sare sozialetan eta profesionaletan profilak izan ditzake, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Hotel Palacete enpresaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio enpresari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Hotel Palacetek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta ekitaldiak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke.
Era berean, erabiltzaileak Hotel Palacete enpresari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Hotel Palacetek sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Hotel Palacete enpresaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Hotel Palacete enpresak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Hotel Palacetek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Hotel Palacete enpresak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Hotel Palacete enpresak sare sozial batzuetako profilak jarraitu ditzake, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik. Era berean, sare sozial edo profesionaletako Hotel Palacete enpresaren kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.
Hotel Palacete enpresak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Hotel Palacetek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Hotel Palacetek zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak Hotel Palacete enpresaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
Hotel Palacetek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Hotel Palacete enpresaren erantzukizunpekoak.
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari webgunean, eremu pribatuetan, sarbide-gakoetan, sare-sozialetan edo -profesionaletan edo beste edozein jardueratan egon den edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea detektatuz gero.
Jakinarazpena egiteko info@hotelpalacete.net helbide elektronikoa edo 943640813 telefonoa erabili ditzake.
Hotel Palacete, enpresaren erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da.
Hotel Palacete enpresak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Hotel Palacetek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Hotel Palacetek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
Hotel Palacete enpresaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela Hotel Palacete eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Iruneko (Gipuzkoako) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Hotel Palacete enpresak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.